botoi2.png

ZER DA GAZTEFILM?

Zeinek ezagutzen ditu umeen gustuak haiek baino hobeto?

Jaialdi honek talde esperientzia berritzaile eta hezitzaile bat planteatzen du, non umeek praktikaren bitartez eragile aktiboak izango diren.

 

“GaztefilmFest - Gazte eta umeentzako zinema jaialdia”-ren bigarren edizioa, Gasteizen ospatuko da 2018ko abenduan.

Jaialdi hau bereizten duena, zirkuitu komertzialetik aldentzen den gazte eta umeei zuzendutako ikus-entzunezko obrak erakustearen grina da.

 

Aukeraketa irizpideak filmen kalitatea, ekliktizismo tekniko eta estilistikoa (animazioa, dokumentala, fikzioa) eta gai aniztasuna izango dira. Gainera, elkartasuna, herrien arteko adiskidetasuna, giza eskubideen arazoak, biolentzia eta migrazioa, gaur egun pil-pilean dauden gaiak izanda, garrantzia berezia dute guretzat.

 

Jaialdi honen produkzioa, umeekin egindako lantegietan oinarritzen da eta proiektuaren fase ezberdinetan garatzen joango da: filmen aurre-aukeraketa, aukeraketa eta programen komisariotza, komunikazio eta diseinu grafikoa, eta baita programa finalen aurkeztea jaialdiaren publikoari. Horretarako, estu lan egingo da eskolekin, bai lehen zein bigarren hezkuntzak, ikasleen parte-hartze aktiboa lortzeko.

 

Mundu osoan horrelako berezitasunak dituen jaialdi bakarra da Gaztefilm, non 130 ume eta gazte baino gehiagok aurrera aterako duten hurrengo edizioa.

Antolatzaileak

LogoByNKalakalab.png

Babesleak

Principal Monocromo.jpg
kulturagobierno.png
kultura.png

Laguntzaileak

  • Blanco Icono de Instagram