soyunbotón2.png

Programación completa

GAZTEFILM LLODIO

22-24 MARZO 2019

GAZTEFILM LAUDIO

2019 MARTXOA 22-24

programazio osoa

OSTIRALA 22

17:30 | Laudioko zinema 
Film luzeen Sail Ofiziala: 
Guarda in Alto
90´/ Italia / J.B. euskarazko azpitituluekin / 12 urtetik aurrera
Teco goiz batean Erromako teilatuetan barrena abentura berri batean murgilduko duen gertakari bitxi baten lekukoa izango da. Road movie batean bezala, Teco jakin-minez beteta eraikin batetik bestera mugituko da, mundua eta komunitate erreal bat deskubritzen.
2€ - Sarrerak bertan salgai

18:30 |  Kultur Etxea  (Butaka aretoa)
Foco LLodio. Kepa Sojo
39´/ Llodio / J.B. gazteleraz/ 16 urtetik aurrera
Laudio fokoaren lehen zatia, Kepa Sojori eskainia. Laudioarrak bere lehen film laburra erakutsiko digu, bere arrakastatsuenarekin batera:
Cien maneras de hacer pollo al txilindron eta Loco con ballesta.
1/5
18:30 | Gazteleku
 
Animazio tailerra
120´/ 12 urtetik aurrera
Esti Urresola Laudioko zinemagileak animaziozko tailer express bat eskainiko du gazteentzat. Helburua objektu animatuak sortzea da, igandeko Fragmentos de un espacio infinito ikuskizunean erabiltzeko.
Doan erreserbarekin: info.gaztefilmfest@zinhezba.org
19:30 |  Laudioko zinema
 
Film luzeen Sail Ofiziala: 
Les Météorites
85´/ Frantzia / J.B. gaztelaniazko azpitituluekin/ 16 urtetik aurrera
Nina hamasei urteko neska batek ikasketak bertan behera utzi ditu eta abenturetan murgiltzearekin amesten du. Bitartean, uda bere Frantziako hegoaldeko herrian eta parke tematiko batean igarotzen du. Morad ezagutu baino lehen, Djamila bere laneko kidearen neba eta 19 urteko gazte seduktorea, Ninak meteorito bat ikusten du. Badirudi berak bakarrik ikusi duela meteoritoa, seinale bat izango balitz bezala…
2€ - Sarrerak bertan salgai
19:30 |  Kultur Etxea (Butaka aretoa)
 
Film laburren Sail Ofiziala:
Bakardadeak
63´/J.B. euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin / 12 urtetik aurrera

Bakardadeak bide bat egiten du bere ondoan norbait aurkitzeko. Laudioko ikasleek aurkeztutako programa.

19:30 |  Sorgin Taberna
 
Lehiaketaz kanpoko film laburrak:
Periferikoa
65´/ J.B. euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin / 16 urtetik aurrera
Sekzio Periferikoa estreinatzen duten film laburrak: Lan desberdinak, arraroak eta ausartak, haratago arakatzen dutenak; batzuetan, hausnarketa gisa eta beste batzuetan, lan zentzugabe zein dibertigarri gisa. Sorgin tabernak programa osoa proiektatuko du asteburu osoan zehar buklean. 19:30etan aukera izango duzue film laburrak soinuarekin ikusteko.
21:00 |  Laudioko zinema
 
La vía flotante. Foco Zazpi T´erdi
40´/ Gazteleraz / 12 urtetik aurrera

La vía flotante Punto de Vista jaialdiko X films sekzioko proiektu irabazlea da. Nafarroan filmatuta dagoen zientzia fikziozko pelikula bat da. Paisaia hondagarriak agertzen dira, non gizakiak iruditik desagertu diren eta haien arrastoa soilik utzi dute. Eterrean irrati uhinak eta irrati-amateurren elkarrizketak flotatzen egongo dira.

2€ - Sarrerak bertan salgai
22:00 |  Laudioko zinema
 
Lehiaketaz kanpoko film laburrak:
The Florida Project
115’/ AEB / J.B. euskerazko azpitituluekin / 16 urtetik aurrera
6 urteko ume batek eta bere lagunek uda Disneyworld-etik gertu dagoen motel txiki batean igarotzen dute. Bitartean, haien gurasoek eta gainerako helduek krisiaren ondorioak jasaten dituzte oraindik.
2€ - Sarrerak bertan salgai
23:00 | Gaztetxe
 
Inaugurazio festa. Komando Klitorix 
GazteFilmfest-i hasiera emateko kriston farra antolatu dugu Gaztetxean Komando Klitorix-ekin batera. Soilik emakumezkoen konposizioak jartzen dituzte eta eszenatokira neska guztiak gonbidatzen dituzte. Izan ere, ezin bada dantzatu, hau ez da haien iraultza. Ez galdu!

LARUNBATA 23

11:00 |  Laudioko zinema
 
Film laburren Sail Ofiziala 
Bakardadeak
63´/J.B. euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin / 12 urtetik aurrera

Bakardadeak bide bat egiten du bere ondoan norbait aurkitzeko. Laudioko ikasleek aurkeztutako programa.

2€ - Sarrerak bertan salgai

12:15 |  Kultur Etxea (Butaka aretoa)
 
Iñaki Sagastumeren hitzaldia:
Produce con lo que hay
60´/ Gazteleraz/ 16 urtetik aurrera
Iñaki Sagastumek ikus-entzunezko ekoizpen ezberdinen inguruko solasaldia eskainiko du. “Zuk zeuk egin”, gerrilla zinema eta filmatu ahal duzun moduan filosofiak azalduko dizkigu.
16:30 |  Laudioko zinema
 
Film Laburren Sail Ofiziala:
Joan etorriak
45´/J.B. euskara eta gaztelerazko azpitituluekin/ 16 urtetik aurrera

Gizakiaren bizitzaren trantsizioetan barneratzen den film laburren programa. Errealitate desberdinetako pilula txikiak, autoezagutza eta heldutasunari aurre egiteko moduak erakusten digutenak.

*Ariadna Murguialday-ek aurkeztua

2€ - Sarrerak bertan salgai

17:45 | Laudioko zinema
 
Lehiaketaz kanpoko film luzea:
L´atelier
1114`/J.B. euskarazko azpitituluekin/ Frantzia / 12 urtetik aurrera
La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan gazte talde batek gizarteratze-programa baten barruan eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Tailerreko lanaren ondorioz hiriko langileriaren iragana eta duela 25 urte itxitako ontziola ekartzen da gogora baina Antoineri ez zaio batere interesatzen. Egungo kezketan murgilduta aurka egiten dio taldeari eta Oliviari. Gazteak erakusten duen indarkeriak ikaratu eta erakarri egiten du eleberrigilea.
2€ - Sarrerak bertan salgai
19:30 |  Laudioko zinema
 
Zazpi T´erdi-ren zinema kontzertua
40’ inguru/ 16 urtetik aurrera
Zazpi T´erdi ikus-entzunezko kolektiboari Nigara Zuek musikaria gehitzen zaio, GaztefilmFest-entzat espresuki egindako zuzeneko espektakulurako.
2€ - Sarrerak bertan salgai
19:30 |  Sorgin Taberna
 
Lehiaketaz kanpoko film laburrak:
Periferikoa
65´/ J.B. euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin / 16 urtetik aurrera
Sekzio Periferikoa estreinatzen duten film laburrak: Lan desberdinak, arraroak eta ausartak, haratago arakatzen dutenak; batzuetan, hausnarketa gisa eta beste batzuetan, lan zentzugabe zein dibertigarri gisa. Sorgin tabernak programa osoa proiektatuko du asteburu osoan zehar buklean. 19:30etan aukera izango duzue film laburrak soinuarekin ikusteko.
21:00 |  Laudioko zinema
 
Film luzeen Sail Ofiziala:
Young & Beautiful
72´/ Espainia / J.B. gazteleraz/  16 urtetik aurrera
Poti, Nais, Ione eta Das beren erara bizitzea erabaki duten lau gazte dira. Gizarteak beren asmo «berekoiak» alde batera uztera bultzatzen dituen bitartean, bakoitzak bere nortasuna berraztertu behar du elkarrizketaren bidez. Horrela, gazte horien eta lagun duten, filmaren zuzendaria Marinaren arteko harreman sakona sortzen da. Kamera hurbil jarrita, eguneroko bizitzako unerik alai eta ahulenetan laguntzen die: dantzatzea, elkarrekin esnatzea, gustuko tokietan barrena paseatzea, negarrez eta barrez hastea… Eta, aldi berean, beren nortasunari eusten saiatzen dira, elkarrekin. Hazi nahi ez duela leporatzen zaion eta, bizirauteko, ametsei uko egin behar dien belaunaldi baten irudikapen poliedrikoa.
*Marina Lameiro-ren agerpena
2€ - Sarrerak bertan salgai
23:00 |  Sorgin Taberna
 
Jai Periferikoa
Periferiko sekzioko irudiekin sorturiko VJ ikuskizuna
DJ/VJ sesio bat Periferikoa sekzioko film laburrak oinarritzat hartuta: Sorgin tabernan asteburu osoan ikusteko aukera izatetik aparte, lan arraro, harrigarri, ironiko eta zentzugabe hauek haien omenaldia izango dute Gaztetxean Ariadna Murguialday-ren eskutik.

IGANDEA 24

12:00 |  Laudioko zinema
Foco LLodio. Esti Urresola
32´/ +16
Estibaliz Urresola zinemagile laudiotarraren laburmetraiak, tokiko zinemaren eta zinema internazionalaren arteko elkarrizketen lekukoak izango dira. Programa 2 ataletaz osatzen da: Adri eta Nor nori nork.
2€ - Sarrerak bertan salgai
16:30 |  Laudioko zinema
 
Film Laburren Sail Ofiziala:
Joan etorriak
45´/J.B. euskara eta gaztelerazko azpitituluekin/ 16 urtetik aurrera

Gizakiaren bizitzaren trantsizioetan barneratzen den film laburren programa. Errealitate desberdinetako pilula txikiak, autoezagutza eta heldutasunari aurre egiteko moduak erakusten digutenak.

*Ariadna Murguialday-ek aurkeztua

2€ - Sarrerak bertan salgai

17:00 |  Laudioko zinema
 
Film Luzeen Sail Ofiziala:
As Duas Irenes
89´/ Brazil /J.B. gaztelaniazko azpitituluekin / 12 urtetik aurrera

Brasileko landan, Irene familia tradizional bateko neska bat da, neskamearekin hobeto eramaten dena bere ahizpekin baino. Inork jakin gabe, bere arrebaordea ezagutzera arriskatzen da.

2€ - Sarrerak bertan salgai

1/17
19:00 | Kasinoa
 
Iglu-ak aurkezten du:
Fragmentos de un espacio infinito
60´/ Animazio esperientzia / 12 urtetik aurrera

“Pertzepzioaren ateak araztuko balira, dena azalduko litzaieke gizakiei: infinitua” -William Blake

 

Fragmentos de un espacio infinito zuzeneko musika eta 360º-ko proiekzioak dituen ikus-entzunezko murgiltze ikuskizun bat da. Proiektu honen hausnarketa gizakiaren handitasunean eta txikitasunean oinarritzen da, ze ikuspuntutik begiratzen den kontuan hartuta. Izan ere, errealitate infinitu batean bizi gara, non denok unibertsoaren erdigunea garen eta aldi berean punturik apalena. Handitasuna, txikitasuna, neurrigabea… Nondik begiratzen eta zehazten dugu zer den zer?

2€ - Sarrerak bertan salgai

19:30 |  Sorgin Taberna
 
Lehiaketaz kanpoko film laburrak:
Periferikoa
65´/ J.B. euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin / 16 urtetik aurrera
Sekzio Periferikoa estreinatzen duten film laburrak: Lan desberdinak, arraroak eta ausartak, haratago arakatzen dutenak; batzuetan, hausnarketa gisa eta beste batzuetan, lan zentzugabe zein dibertigarri gisa. Sorgin tabernak programa osoa proiektatuko du asteburu osoan zehar buklean. 19:30etan aukera izango duzue film laburrak soinuarekin ikusteko.
1/1
20:00 |  Kasinoa
 
Sari banaketa eta amaierako jaia

Ikusleak Gaztefilmfest-eko sariaren epaimahaiak izango dira. Jaialdiaren saioetan film hoberena bozkatuko da eta saria festa giroko ospakizun batean emango da. Zinemaren eta Laudioko lehenengo edizioa ospatuko dugu. Kasinoan itxarongo zaituztegu!

Antolatzaileak

LogoByNKalakalab.png

Babesleak

Principal Monocromo.jpg
kultura.png
kulturagobierno.png

Laguntzaileak